Benjamin eta infantil mailen artean 103 taldek hartuko dute esku zapatuan egingo duten Hiruko Saskibaloi Torneoan. Antolatzaileek goiz hasiko dute jarduna, 08:00etan, Laubideko plazan hainbat saskibaloi kantxa jartzeko lanean. 10:00etan gaztetxoenak hasiko dira lehian, 14:00ak arte. Bazkaltzeko tarte bat hartu ostean, 15:30ean infantilak hasiko dira, 19:00ak arte.