Herri Arteko Txapelketako kanporaketan aurrera egitea zaila izango dela jakinda ere –Hernani zeukaten aurrean–, Ibai Bolinagak ez zuen Arrasaterekin jokatzeari uko egin, eta aurrean Aitzol Lazkanorekin bikotea osatuta ezin izan zuten senior mailako Hernani mendean hartu. Ez zen kanporaketa ona izan Arrasatekoendako (3-0), eta zapatuan jokatuko duten itzuliko partidurako seguruenik Moron –kadete mailan– eta Lazkano –senior mailan– ezingo dira kantxan egon. Hala, Joseba Garatek eta Aitor Agirrek ordezkatuko ditu.
Getxotik txapelaz
Domekan, berriz, partidu biribila eginda Bolinagak beste txapel bat ekarri zuen Arrasatera, Getxoko promesa mailakoa (22-17). Norgehiagoka oso ona jokatuta 22-17 irabazi zuen Arrasatekoak. Orain, Arrasatekoak hainbat gonbidapen ditu datozen hilabetean jokatuko dituzten torneoetarako: Antiguon bikoteka, Getari, Zumaia, Errenteria, Lezo eta Tolosa.
Dorleta pilota Txapelketa
Domekan, berriz, herri mailako pilotariek Leintz Gatzagan jokatzen dabiltzan torneoko zortzigarren jardunaldia jokatuko dute. 09:00etan hasita partidu hauek egongo dira:
Errasti eta Gonzalez (Arrasate) - Zubia eta Viteri (Eskoriatza)
Etxezarreta eta Murgiondo(Arrasate) - Fernandez anaiak(Arrasate)
Errasti eta Uribetxeberria (Aretxabaleta) - Zubizarreta eta Alonso (Gatzaga)
Llodio eta Elkorobarrutia (Arrasate) - Oñate eta Urtzelai (Eskoriatza)