Udaletxeko "giltza" izateko esperantza du Roberto Berrio Ezker Batua-Berdeak alderdiko alkategaiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 17a

Ezker Batuak-Berdeak Seber Altuben izan zen atzo. Arrasaterako eta Gipuzkoarako duten programa aurkeztu zieten herritarrei eta Roberto Berrio alkategaiaren arabera, aurreikuspenak onak dira: "Alderdian egon den zatiketaren ostean, Ezker Batuak-i bozkatu dieten gehienek babesa ematen jarraituko digutela uste dugu. Gainera, aukera handiak daude udaletxe honetako giltza izan gaitezen".

Roberto Berrioz gain, Mikel Arana Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburua ere Seber Altube plazan izan zen. Kanpainaz eta aurreikuspenez egin zuen berba: "Kanpaina oso lasai doa eta poztekoa da sentsibilizazio guztiak ordezkatuta egongo direla. Hala, ezkerreko alderdiak saiatzen ari gara gure proposamenak herritarrei helarazten eta Ezker Batuak-Berdeak ahalegin berezia egiten ari da bide horretan. Egoera berri honetan lau sentsibilitate handi ikusten ditugu, abertzalea edo ez abertzalea den ezker eta eskuinaz osatutako lau indar nagusi. Bada, guk bosgarren batendako lekua dagoela uste dugu, eta hor gaude gu. Hau da, ezker euskaldun ez independentistarendako lekua badagoela deritzogu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak