Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du eguenean Aita Menin

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 17a

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Aita Meni ospitalean kontzertua eskainiko du eguenean, 11:00etan. Orkestrak emanaldi berezia eskainiko duela aurreratu du. Abesti ezagunak entzuteko aukeraz gain, partitura berri bat ere estreinatuko du orkestrak.

Juan Jose Oconen zuzendaritzapean, hogei musikari etorriko dira eguenean Aita Meni ospitalera. Eskainiko dituzten abesti guztien artean berrikuntza bat egongo da: Pailasoak. Izen horrekin bataiatu du orkestrak zuzendariak osatutako partitura berria eta berton estreinatuko dute. Hala eta guztiz ere, emanaldia "berezia" izango dela aurreratu dute orkestrako arduradunek. Emanaldian haize eta perkusio sekzioak parte hartuko dute.

Egitaraua:

  • Ju & Jo: Pailasoak
  • S. Prokofiev: Martxa
  • L. Anderson: Trumpeter´s lullaby
  • S. Joplin: Easy winners, mold.
  • E. Siebert: Boogie txiki band.
  • D. Elfman: The Simpson (izenburu bereko telesailaren doinu nagusia).
  • When the Saints Go Marching In

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak