Ekainaren 1ean hasiko da ikastaroa, zabaldu berri duten Musakolako barruko igerilekuetan, 19:00etan. Hasteko klase teorikoak egingo dituzte eta igerilekuan bertan beste bost saio egingo dituzte. Amaitzeko Getariako portuan beste bost saio egingo dituzte. Izena emateko baldintza bakarra da gutxienez 12 urte izatea. Aukeako abonatuek 390 euro ordaindu beharko dute eta abonatuak ez direnek 420 euro. Prezio horren barruan sartzen da material teorikoa eta urpekaritza saioak egiteko maetrial guztia. Argibide gehiagorako Ksub urpekaritza zentrora deitu –943 14 01 85 / 678 903 678– edo webgunera jo.