Lanak egubakoitza, hilak 20, baino lehen aurkeztu behar dira BAZen –19:00ak baino lehen–. Irudia egiteko teknika librea da eta baldintza bakarra da 2011 San Juan jaiak Arrasate testua eraman behar duela. Saritzen den lana Udalaren esku geratuko da. Arrasatear orok har dezake parte eta irudi irabazlearendako saria 750 eurokoa da.