Ezenarro: "Aralar zenbat eta sendoagoa, orduan eta atzeraezinagoa izango da bakea"

Irati Goitia 2011ko maiatzaren 15a

Atzo, zapatua, Arrasaten egin zuen hauteskunde kanpaina Aralarrek. Bertan izan ziren, besteak beste: Aintzane Ezenarro, Rebeka Ubera, Mikel Basabe eta bailarako ordezkariak. Triptikoak banatu zituzten Seber Altuben.

Aintzane Ezenarrok adierazi zuen asko dagoela jokoan: "Batetik, PP eta PSE-EEren arteko binomio estrategiak erantzun abertzale bat behar du, Diputazioetan gobernua ez dezaten hartu. Bestetik, bizi dugun krisi ekonomiko honek ezkerreko erantzunak behar ditu eta hori da gure lehentasuna. Horretaz gain, jokoan dago etorkizuneko ezker abertzalea zein oinarritan eraikitzen den. Guk garbi daukagu ezker abertzaleak izan behar duela politikoki eraginkorra eta erantzunak eman behar dituena. Gainera, gaitasuna behar du ezberdinekin adostasunetara iristeko. Ez da nahikoa norberak proposamenak egitea, gero isolatzen badira."

Gaineratu zuen: "Aralar zenbat eta sendoagoa izan, orduan eta atzeraezinagoa izango da bakea herri honetan." Ildo beretik egin zituen adierazpenak Rebeka Uberak: "Aralar da bermea gizarte justuagoa, bidezkoagoa eta ezkertiarragoa eskuratzeko. Baita behin betiko bakea eta normaltasun politikoa lortzeko bidea ere."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak