Hainbat auto kaltetu dituzte Arrasateko Ertzaintzaren aparkalekuan

Miren Arregi Amasorrain 2011ko maiatzaren 15a

Arrasateko Ertzaintzaren aparkalekuan 4 auto kaltetu dituzte bart, tartean PSE-EEko furgoneta bat. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez,  Arrasateko Ertzaintzaren barrutiko aparkalekuan zeuden 4 autori egin dizkiete kalteak; tartean Ertzaintzaren ibilgailu patruila bati, PSE-EEko hauteskunde furgonetari eta beste bi autori; hala, atzerako ispiluak apurtu eta atzeko eta aurreko kristalak apurtu dizkiete. Autoetatik ez dute ezer ostu. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak