Zuazubiskar makinarekin nagusi apustuan

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 14a

Euriak ez du eguerdian egindako sega apustua zapuztu. Belarra mozteko ondo zegoela ikusita, aurrera egitea erabaki dute Josu Zuazubiskarrek eta Javi Iturbek. Bata makinarekin eta bestea segarekin, 20 minututan moztu du Zuazubiskarrek lur-saila makinaz. "Erritmoa mantendu egin behar da, hor dago gakoa. Euri arina egin du eta belarra mozteko erraz zegoen".

Makinak esku lanari irabazi arren, lehen minutuetan aurrea Iturbek hartu zion segarekin. "Nekatuta baina ondo. Hasieran aurrea hartu diot, fresko nengoen-eta. Orain Santa Ana hotelean bazkaria ordainduko diot Josuri, merezi du-eta". Biak, sasoi betean daudela garbi erakutsi zuten. Hortxe errebantxarako aukera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak