"Bake-itxaropena ekintzez sendotu, lan hori gure arlora eta erantzukizun politikora ekarriz. Oinarri etikoa eta demokratikoa indartu behar dugu, zutabe horren gainean bizikidetza eraikitzeko. Guztiok ahalegindu behar dugu eskuzabaltasunez eta buru argiz jokatzen. EAJko gizon-emakumeok prest gaude horretarako". Hori da Bizikidetza bakean, gure udalerrietatik hasita dokumentuaren oinarria.
Bestalde, bi konpromiso agindu zituzten: konpromiso etikoa giza duintasunarekiko eta konpromiso politikoa demokraziarekiko. Arrasateko ekitaldian izan ziren Joseba Egibar eta EAJko Debagoieneko alkategaiak.