Musika taldeendako eta begiraleendako laguntzak bideratu ditu Udalak

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 13a

Udaleko Gazteria Sailak musika grabazioak egiteko eta aisialdiko begirale edo zuzendari titulua atera duten arrasatearrendako diru-laguntzen deialdia egin du. Bietan, interesdunek azaroaren 30a baino lehenago egin beharko dute eskaera.

Begiraleen kasuan, 2010-2011 ikasturtean titulua atera duten arrasatearrei laguntza ematea da helburua eta diru-laguntza matrikula kostuaren erdia izango da. Diru-laguntza jasotzeko beharrezkoa da Arrasaten erroldaturik egotea eta ikastaroak gutxienez urte beteko antzinatasuna izatea.
Musika ekoizpena sustatu
Musika ekoizpena sustatzeko laguntzei dagokienez, Gazteria Sailak 2011an egindako musika grabaketa eta edizio kostuetan laguntzeko diru-laguntzak zuzenduko dizkie herriko musika taldeei. Bete beharreko baldintzak hauek dira: taldekideen erdiak arrasatearrak izatea eta azken bi urtetan diru-laguntzarik jaso ez izana.
Diru-laguntzaren zenbatekoa grabazio edota edizio gastuen erdia izango da, gehienez 680 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak