09:00etatik 13:00ak arte egongo da karpa martxan. Ordu tarte horretan, zikomotorren jabeek euren ibilgailuak azterketa teknikoa pasatzera eraman ahalko dute Maiatzaren 1eko plazara. Aurretik aldiz txanda hartu beharko dute, ezinbestean. Txandak hartzeko Arrasateko Udaltzaingora joan beharko dute gidariek (Nafarroa etorbideko 23. zenbakia).
Txandak hartzeko epea zabalik dago eta ondorioz ziklomotorren jabeei lehenbailehen txanda hartzera joateko deia egin zaie. Txandarik gabe ez da azterketarik pasatuko.
IAT berton pasatzeko aukera honekin, gidariek ez dute azterketa pasatzera Bergarara joan behar izango.