Jaietan da alaitasunak eta umore onak erreinatzen duten herria: Musakola. Hala dio musakolarren artean horren famatua den abestiaren hasierak: Es en Ziorla donde reina la alegria, es en Ziorla donde reina el buen humor... Euskarazko abestiak, bestalde, astoa goratzen du, dragoiaren kalterako: 'Dragoia ez gero gure Ziorlan sartu', esaten dio astuak. Astoaren eta dragoiaren –musakolarren eta mondragoetarren– arteko lehia sanoaz aparte, gaur hasi eta domekara arte ez da aspertzeko astirik izango.
Jaien etorrera iragarri eta giroa berotzeko asmoz webgunea sortu dute aurten. Beñat Apraiz jai batzordeko kideak azaldu digu zertarako: "Jai batzordea, alkatetzaz gain, gazte eta helduak osatzen dugu eta jaiak girotzeko eta Musakolako ekintzen berri emateko webgunea sortzea modu on bat zela bururatu zitzaigun".
Haur, gazte zein helduendako
Haur, gazte zein helduendako programa prestatu dute aurten ere. 10:00etan emango zaie hasiera jaiei: gaurko ekitaldien artean nabarmentzekoak dira Ikurrina igotzea (19:00) eta Al-Andalus elkarteak auzoko erretiratuendako antolatu duen afaria (19:30).
Zapatuan, berriz, haurrendako ekintzak –puzgarriak eta Asto jaia– izango dira goizean. 14:00etan, "mundu osoko kategorian", Urrezko Astakiloa banatuko da, aurtengo auzotar nabarmen bati. Horren ostean izango da auzotarren bazkaria San Isidro eliza ondoan (15:00). 170 lagun bilduko dira. Bestalde, 18:00etan izango da horren arrakastatsua den sokatira sari nagusia, eta 19:00etan, berriz, Arrasate Musikaleko haize egurrezko taldea, banda txikiak eta orkestra gazteak kontzertua emango dute Santa Teresa elizan. 100 musikari batuko dira.
Domekan, San Isidro egunean, Santa Teresatik San Isidrorako prozesioa egingo da 11:00etan, Arrostaitz taldearen laguntzaz. 14:00etan baserritarrek euren zaindariaren omenezko bazkaria egingo dute. Asteburu osoan zehar erretiratuen egoitzan auzoko artisten lanen erakusketa egongo da.
Horra aurtengo egitaraua:
MUSAKOLAKO JAIAK 2011
MAIATZAK 13, ostirala (Jubilatuen eguna )
10:00etan
Kanpai errepika eta kohete jaurtiketa, jaiak hasi direla iragartzeko.
10:15ean
Haurrentzako kirol-jokoak auzoko eskoletan.
11:30ean
Danborrada Arizmendi ikastolako umeekin
17:00etan
Herri merienda auzoko haur guztientzat. Gazteendako jolasak. Gaztetxokoan
17:00etan
SPINNING MASTEKLASA, Musakolako kiroldegian, kanpoko patinaje aterpean.
Monitore adituak. Izen ematea kiroldegian.
17:30ean
Txokolate eta bollikau banaketa 12-17 urteko gazteentzat eta haurrentzako tailerrak 3-12
urte bitarteko haurrentzat, Gaztetxokoan.
17:30ean
Pintxo dastaketa. EKINek antolatuta, auzoko herri eskolan.
18:30ean
Gazteentzako kukaina eta frogak, gaztetxoko kanpoko patioan.
19:00etan
Ikurrina igotzea. Buruhandiak gaiteroekin batera. Alkatetzatik gozokien jaurtiketa.Txapela
eta zapia ikurrina igotzean jantziko ditugu.
19:30ean
Auzoko jubilatuentzako jai-afaria Al – Andalus kultur elkartean.
22:00etan
Bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen ematea, Bolatokian.
23:00etan
Rock kontzertua: LORD WICH eta LA TXUSMA. San Antolin plazan.
Berbena San Isidro eliza ondoan, KAIXO taldeak alaituta.
24:00 + beranduago
BER-TA-RA
Egun osoan kohete jaurtiketa
MAIATZAK 14, larunbata ( Koadrilen eguna )
10:00etan
Eguzkia eta eguraldi ona.
11:00etan
Gazteen Patata tortilla lehiaketa. Talde bakoitzari patatak, arraultzak eta olioa emango
zaio. Zartagina, kanpin gasa eta bestelako osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu.
Izen ematea, Musakolako Gaztetxokoan.
11:30tatik 13:30tara
Puzgarriak San Antolin ikastolan.
12:00etan
Umeendako Asto jaia, auzoherri Eskolaren inguruan.
Herri txikiteoa, gaiteroak alaituta.
Jubilatuen etxeko tabernatik irtengo du astoak. Mesedez, ordurako azaldu.
12:00etan
Tempo erakustaldia. Antso Abarkako kalean, musikako eszenatokiaren ondoan.
13:30ean
Mundu osoko kategorian, Urrezko Astokiloak eman eta jartzea.
14:00etan
Aurten ere ez da egingo manifestazio ofizialik, edo bai.
15:00etan
Herri bazkaria San Isidro eliza ondoan ( eguraldi txarra eginez gero, aterpean egingo da
), jatorrizko izeneko produktuez, hemengo ardoaz eta aukeratutako urez, Musakolako
txarangak alaituta.
MENUA:
Nafarroako baratzeko produktuak.
“ La Maire “ Itsasoko adardunak idarrekin lagunduta, gogoratu ez gero egoki gaztuta.
Baratxuri gabe ezaguna den Valentziako jakia, hemen berakatzarekin.
Hegazti grupea sorpresaz beteriko saltsarekin.
Bizkaian finkatutako jangarri Kanadiarra bere saltsaz.
Postreak aukeran
“ Tio Sabinoren “ Akeita, Txola eta Txokorra.
Bazkari - txartelak erosteko: Ziorla, Meneta eta Txinato tabernan.
Zozketak eta jai zoroa izango da.
17:00etan
Herri kalejira
17:00-20:00
Puzgarriak San Antolin ikastolan
18:00etan
San Isidro sokatira sari nagusia
1.
Garaikurra eta bildotsa.
2.
Urdaiazpikoa eta xanpain sorta
3.
Urdaiazpikoa
4.
Xanpain sorta
19:00etan
Arrasate Musikaleko haize-egur taldea, banda txiki eta orkestra gaztearen kontzertua eskainiko
dute Santa Teresa elizan.
19:30ean
Buruhandiak gaiteroekin batera.
23:00etan
Rock kontzertua:
DARKNESS BY OATH eta LINED.
Berbena San isidro eliza ondoan, KAIXO taldeak alaituta.
Gauerdian
Hainbat moda-ikuskizun auzoko pertsonaia xelebreenekin.
Egun osoan kohete jaurtiketa.
MAIATZAK 15, igandea ( SAN ISIDRO eguna ) Pobre de mi
10:00etan
Eguzkia eta eguraldi ona.
11:00etan
Prozesioa Santa Teresa elizatik San isidro elizaraino “ Arrostaitz “ dantza taldearen
laguntzarekin
11:30ean
Meza nagusia San Isidro elizan
Ondoren, abesbatza eta herritarrentzat luntx-a San isidro elkartean.
11:30tatik 13:30arte
Puzgarriak San Antolin ikastolan.
11:30ean
Gimnasia erritmiko erakustaldia Musakolako kiroldegian.
12:30ean
Txikiteoa, “ Dragoi alde “ txarangarekin alaituta.
14:00etan
Baserritarrek beren zaindariaren omenezko bazkaria egingo dute.
17:30ean
Zezentxoak San Antolin ikastolako patioan.
18:30ean
Kalejira “ Dragoi alde “ txarangarekin, betiko lekuetan.
22:30ean
Azken traka “ Paseo maritimoan “an suzko erruberak, sorpresa ikusgarria, agurra eta amaiera,
datorren urtera arte.
Ostiralen, larunbatean eta igandean, musakolako jubilatuen egoitzako lehen solairuan,
auzoko artisten eskulanen erakusketa izango da.