Punk abestien bertsio gaua egingo dute zapatuan gaztetxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 13a

Punk bertsioak egingo dituzte bihar, zapatua, gaztetxean. 22:00etan. Mother Ship, Feliz No More eta Piztu Punk taldeek jardungo dute. Lehenengoek Led Zeppelinen bertsioak egingo dituzte eta bigarrenek, Faith No More taldearenak. Domekan, berriz, Born To Lose talde amerikarrak eta Pipes&Pints talde txekiarrak kontzertua eskainiko dute, 20:00etan. Kooltur ekintza egitasmoak antotatuko kontzertuak dira biak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak