Karlos Linazasoro idazlearen izen bereko ipuinean oinarrituta dago antzezlana. Mattin 10 urteko haurra (Asier Oruesagasti), aitaitarekin (Jose Ramon Soroiz), amamarekin (Pilar Rodriguez) eta Bruno anaiarekin (Gorka Zufiaurre) bizi da. Brunok 16 urte ditu eta down sindromea du. Bruno eszenaratu orduko, oholtzak, agertokiak, bizia hartuko du. Baina dena ez da festa izango. Istorio xumea da, eta pertsonaiek dute indarra. Bestalde, emozio handiko lana da; hala, zuzendariak eskatu die antzezlaneko aktoreei sentitzen ez dutena ez agertzeko.
Astelehenean, ikasleendako
Domekako antzezlana publiko guztiari zuzendutakoa izango da; astelehenean aldiz, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako emanaldia eskainiko dute.