Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak, Emakume Txokoarekin elkarlanean, Emakumeak protagonista izena duen egitasmo berri bat aurkeztu du. Ekimen horren bidez, Euskal Herrian herrigintzan eremu ezberdinetan emakumeek egiten duten lana ikusarazi nahi dute. Horretarako, saio bakoitzean, emakume batek beste bat
elkarrizketatuko du. Elkarrizketa zikloari hasiera emateko Edurne Brouard AEKko arduraduna gonbidatu dute, eta Maddalen Iriarte kazetariak elkarrizketatuko du. Hala, Edurne Brouard hobeto ezagutzeko aukera izango dute hitzaldira hurbiltzen direnek. Maiatzaren 17an izango da, Kulturateko klaustroan, 19:00etan. Antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute ekitaldira.