Hauteskundeetako ekitaldiak: Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 12a

Hauteskunde kanpainaren barruan, Bildu koalizioak herri-programa banatuko du gaur kalean, pintxo pote eguna dela aprobetxatuz, 19:00etatik aurrera. Bihar, egubakoitza, Laubideko merkatuan egongo da Inazio Azkarraga-Urizar Arrasateko Bilduren alkategaia, 10:00etatik aurrera. Zapatuan, Musakolako jaietan ere banatuko dituzte eskuorriak, bazkalosteko poteoaren orduan.

EAJk, berriz, gaur, egubakoitza, Herriko plazan Joseba Egibarrek eta Debagoieneko zerrendaburuek 'Bizikidetza bakean gure Udalerrietatik hasita' agiria aurkeztuko dute, 17:30ean.

PSE-EEk, joan den egubakoitzean egindako moduan, arrosak banatuko ditu bihar Laubideko merkatuan, 11:30etik aurrera.

Aralarrek, bestalde, zapatuan, hilak 14, eskuorriak banatuko ditu Portaloian (19:00). Bertan egongo dira Reba Ubera batzarkidea Oxel Erostarbe legebiltzarkidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak