Mondrako neskak bigarren mailatik oso gertu daude

Xabier Urtzelai 2011ko maiatzaren 13a

Mondrako neskek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute zapatu eguerdian Oñatin, Eibarren kontra. Jokoan titulua egongo da, dagoeneko erabakita dagoelako bi talde horietatik Mondra sailkatuko delako kategoriaz igotzeko hiruko torneora.

 

Denboraldi ederra egin ostean Mondrako neskek pastelari ginda jarri nahi diote, Eibar mendean hartuz (Zapatua, 12:00, Azkoagain). Jokoan, baina, titulua dago, Gipuzkoako txapeldun izatea, baina ez gehiago. izan ere, Mondra izango da datozen asteotan hiruko torneoa jokatuko duena, Arabako eta Bizkaiko onenen kontra. Eibarrek ezin du kategoriaz igo, kategoria berean ezin direlako klub bereko bi talde egon. 

Hala, EAEko hiru ordezkarietako bi onenak kategoriaz igoko dira, baina zalantzan dago Arabakoen parte-hartzea, multzo horretako taldeek ez dutelako mailaz igo nahi –diotenez, ekonomikoki izango dituzten gastuei aurre egiteko gauza ez direlako.

Gauzak horrela, Mondrak aukera handiak ditu datorren denboraldian bigarren mailan jokatzeko, hau da, maila goreneko Superliga baino kategoria bat beherako. 

Astelehenean, Harmailarik saioan

Goiena Telebista zapatuko finalean izango da, eta asteleheneko Harmailatik saioan emakumezkoen Mondra futbol taldeko ordezkariak izango dira.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak