Bost otxoteak tabernaz taberna joango dira 12:15ean hasita. Txandaketa sistema erabiliko dute: otxote bakoitzak ordu erdi egingo du taberna bakoitzean. Tabernako saio horiek 14:15ean amaituko dira. Gero, elkarte gastronomiko baten bazkalduko dute eta amaiera kontzertua Niessen kultura aretoan izango da, 18:00etan. Afalostean etxera bueltatuko dira.
Txorbela eta otxote suediar bat Arrasaten
Bestalde, ekainaren 10ean Txorbelak eta Suediako otxote batek saioa egingo dute San Frantzisko elizan. Txorbelako kide den Jose Luis Azkaratek aurreratu duenez, otxote suediarra "goi mailakoa" da.