Iñaki Antiguedad: "Aspaldi esan genuen eztabaida ez zela AHT bai edo ez, eredu honekin jarraitu edo ez baizik"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 12a

AHT Gelditu! Elkarlanak hitzaldia antolatu zuen atzo Kulturaten Abiadura Handiko Trenaren gainean. Bertan izan ziren Iñaki Antiguedad EHUko hidrogeologian katedraduna eta Bagarako kide Andoni Mujika. AHT Gelditu! Elkarlanak duela zenbait urte kaleratutako DVD batekin hasi zen saioa eta gero Iñaki Antiguedadek hartu zuen hitza. AHTa izan zuen abiapuntu hitzaldiak, baina Antiguedadek berak azaldu zuenez, "AHTa ez da ez helbide eta ez da helburu, eredu jasangaitz hau aldatzeko abiapuntua da".

Honakoa adierazi zuen, besteak beste: "Halako azpiegitura erraldoietan arazoak teknikoak direla uste dute batzuek, baina lehenengo eztabaida, normalean ukatua izaten dena, politikoa izan behar da. Eta politikoa dela diodanean hartu zentzu zabalean; ez dira sigla kontuak, baizik eta nolako gizarte-eredua gura dugun da eztabaidatu behar dugun". 

Manifestazio nazionala Arrasaten

Amaitzeko, AHT Gelditu! Elkarlanak datorren ekainaren 11n Arrasaten izango den manifestazio nazionalera joateko dei egin zien herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak