AKE squash taldekoak Euskadiko Txapelketan izan dira

Xabier Urtzelai 2011ko mai. 11a, 20:34

Astebukaeran Sestaoko Benedikta kiroldegian jokatu duten Euskadiko Squash Txapelketa Absolutoan AKE-Squash taldeak ordezkaritza zabala izan du: Laura Saez, Silverio Alvarez, Igor Ansoategi, Ibai Gonzalez de Durana eta Iñaki Uribeetxeberria izan ziren txapelketan.

Benedikat Squash taldearen 20 urteaurrena ospatzeko modu onena izan da txapelketa antolatu izana, 30 jokalarik hartu zuten-eta esku. Egubakoitz arratsaldean (19:00) hasi zituzten kanporaketak, eta 22:00ak arte iraun zuen lehen saioak. Zapatuan  9:30ean hasita kontsolazioko partiduak jokatu zituzten, eta eguerdi aldera izan zen lehen finalerdia, aurreikuspenen arabera final aurreratua zena: Javier Villanueva eta Lian Kane zein baino zein gehiago. Partidu ederrean, Villanuevak lortu zuen finalerako txartela (3-0).

Beste final erdian Eibarko Alberto Ferreiro eta Aitor Yanguas –Benediktakoa– izan ziren aurrez aurre.
kantxa faktorea Aitorren alde zegoen baina Eibarko jokalaria (3-0) nagusitu zen. Finalean Javi Villanuevak ez zuen arazorik izan Ferreiro mendean hartzeko (3-0).

Arrasateko taldeko ordezkari onena Silverio Alvarez izan zen, baina denek egin zuten lan txukuna. Gainera, Arrasateko taldekoak izan ziren torneoko emakumezko bakarra, eta baita jokalari beteranoena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak