Arrasaten ere omendu zuten Jon Agirre

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 10a

Amnistiaren aldeko mugimenduak ongi etorria antolatu zion Jon Agirreri joan zen domekan Arrasaten. Uarkapen 600 bat lagun batu ziren 30 urte kartzelan egin dituen aramaioarrari. Besteak beste, trikitilariak, dantzariak, bertsolariak eta abeslariak izan ziren bertan. Preso izandako batzuk ere oholtzara igo ziren une batean.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bidalitako mezua entzun zen ondoren, baita Amnistiaren Aldeko Mugimenduarena ere.

Amaitzeko, Jon Agirrek egin zuen berba, kartzelatan dauden presoak gogoan izan zituelarik.

Bestalde, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du zapatuan Arrasaten ertzaintzak "izandako jarrera". Bizi osorako kartzela zigorraren aurka protesta egiteko, manifestazioa deitua zuten Mondragoeko hainbat alderdi politiko, eragile, talde eta sindikatuk. Baina manifestazioa debekatu egin zuten.

Hori ikusita, manifestazioa bertan behera laga eta kontzentrazio batera deitu zuen Biteri plazan Amnistiaren aldeko mugimenduak.

Zapatu istiluak

Kale bilkura hori hasi orduko ertzaintza bertaratu eta hiru lagun atxilotu zituen, Bergarako komisariara eroanez. "Herri  honen gehiengoa behin baino gehiagotan azaldu da euskal preso politikoen eskubideen alde, behin baino gehiagotan eskatu du Arrasatek gaixo larri dauden presoak etxeratzeko, bizi arteko zigorra desaktibatzeko eta euskal preso guztiak, beraien eskubideen jabe, Euskal Herriratzeko" dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.

Harpidetza aukera guztiak