Maiatzaren 13ra arte luzatu du Txatxilipurdik udaleku irekietarako izenematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 10a

Txatxilipurdik udaleku irekietarako izenematea luzatzea erabaki du maiatzaren 13ra arte: "Egoitzaren aldaketak jendea galduta ibiltzea ekarri du eta ondorioz, izenematea aste bete luzatzea erabaki dugu", adierazi du Mirari Arando Txatxlipurdiko Haurren Saileko arduradunak. Egoitza berria, oraindik ez dakitenendako, Nafarroa etorbideko 23. zenbakian dago, udaltzaingoaren atzealdean. Hau da, INEMeko erakinetik eta skate gune berritik gertu. Udaleku irekietan oraingoz, 248 neska-mutilek eman dute izena.

Adinaren eta gunearen arabera hiru taldetan banatuko dituzte neska-mutikoak: Bilin-Boloka 2 urtekoendako, Beibilekuak haur hezkuntzakoendako eta Bihurrikeixetan Lehen Hezkuntzakoendako.

Zaintza zerbitzua eta ordutegiak

Bestelako zerbitzuak ere zehaztuta dituzte: Beibileku eta Bihurrekeietan, esaterako, 09:00eatik 10:00etara zaintza zerbitzua ipiniko dute.

Eta ordutegiak ere zehaztu dituzte: Bilin-Boloka 10:15etik 12:15era eta Beibilekuetan 10:00-13:00etara. Bihurrikeixetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Deskontuak

Izenemate fitxa bete eta ordainagiria aurkeztu beharko dira izena emateko, Txatxilipurdiren egoitza berrian, Udaltzaingoaren egoitzaren ondoan (Nafarroa etorbidea, 23. zenbakia).

Familia ugariek %5eko deskontua izango dute eta baita Topakideko bazkideak ere. Bi baldintzok betez gero, berriz, %10eko deskontua izango da, beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko dira sarrerok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak