Esandako moduan, maiatzaren 22an sei gune egongo dira Arrasaten. Oraingoan nobedadea da Etxaluze erakina egokituko dutela eta bertan lau mahai jarriko dituzte. Hauek dira gainontzeko guneak: Uarkape –11 mahai–, Musakola Herri eskola –lau mahai–, Santa Marinako Toki Argi –lau mahai–, Erguingo Herri eskola –sei mahai– eta Jokin Zaitegiko Arizmendi gunea –hiru mahai–. Guztira 32 hauteskunde-mahai egongo dira.
E-posta bidezko botoa
E-posta bidez bozkatu behar dutenek eskaera egin behar dute Correosen eguena baino lehen, maiatzak 12. E-posta bidez botoa emateko azken eguna da maiatzaren 18a. Hala, maiatzaren 22rako hauteskunde-mahaietan egongo dira boto horiek.