Pello Gonzalez, Hamaikabat: "Ekonomia ireki, lehiakor eta iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu"

Txomin Madina Milikua 2011ko maiatzaren 9a

Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunean  agerraldiaehgin dute goizean  Hamaikabat alderdiko hainbat ordezkarik, tartean Aldun Nagusi izateko hautagai Pello Gonzalezek. Kiris ekonomikoa eta beroni aurre egiteko neurriak izan diotuzte berbagai bertan.

Gonzalezekin batera egon dira agerraldian Maite Etxaniz Deba-Urola barrutiko zerrendaburua eta Jose Ramon Guridi egungo Berrikuntza diputatua.

Gonzalezen esanetan, krisia eta beronek dakarren ziurgabetasunaren aurrean, Hamaikabatek ekonomia ireki, lehiakor eta iraunkorraren aldeko apustua egiten du.

Zentzu horretan, Gipuzkoaren industria-bokazioa azpimarratu du hautagaiak, eta mugarik gabeko berrikuntza defendatu du; baita langileek enpresetan parte-hartzeko formulak bultzatea ere. Bere esanetan, horrek ekarriko du, besteak beste, enpresak ez deslokalizatzea eta egun dauden herrietan mantentzea. Enpresetako langileen jabetzaren ardura eta transimsioa laguntzeko, pizgarri fiskalak bultzatzearen aldeko ere agertu da Gonzalez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak