Agurne Juldain: "Inoiz baino laguntza gehiago behar dute Sahararren kanpalekuetan"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko maiatzaren 9a

Mendebaldeko Saharan ez da egoera askorik aldatu azaroan izan ziren istiluak geroztik, baina Arrasateko Nubi elkarteko Agurne Juldainen esanetan, errefuxiatuen kanpalekuetan egoerak txarrera egin du. Beste herrialde batzuetako egoerak izan du horretan eragina: herrialde askotako krisi ekonomikoak alde batetik; eta beste herrialde batzuetako egoera politikoak bestetik, Libiakoak tarteko. Libiatik 7000 ikasle sahararrek etxera (kanpalekuetara) itzuli behar izan dute.

Hori horrela, Nubi elkarteak, debagoieneko sahararren aldeko beste elkarte batzuekin batera, laguntza-kanpaina abiarazi du. Kanpaina horrek, aurten, bi ardatz nagusi izango ditu: janari bilketa batetik (azaroa inguruan egin behar zena, baina Fronte Polisarioak atzeratzea erabaki zuena) eta "oporrak bakean" deritzona (krisi ekonomikoaren eraginez, aurten 5000 haur gutxiago aterako dira kanpalekuetatik).

Elkartasun deiarekin bat egin gura izanez gero, jarraian duzue Agurne Juldainek, Nubi elkarteko kideak, gaur, astelehena, Arrasate Irratian kontatutako guztiak entzuteko bidea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak