Haurrendako ekintzak ere egongo dira. Maiatzaren 11n idazketa lehiaketa egongo da 14 urtetik beherakoendako. Hilaren 12an, berriz, marrazketa lehiaketa izango dute 6 eta 12 urte artekoek. Bi ekintzak 18:00etan izango dira. Marrazketa lehiaketaren ostean haur zein nagusiendako txokolatada eta Extremadurako irudien bideo emanaldi bat egongo da.
Maiatzak 14, egun handiena
Kultur Asteko azken aste bukaeran egun osorako egitaraua prestatu dute. Egubakoitzean, hilak 13, Xose Antonio Vilaboa Gipuzkoako Eskualdeetako etxeen presidenteak hitzaldia emango du 19:00etan. Gaia: XX. mendeko emigrazioa Gipuzkoan. 20:00etan Francisco Cuesta magoaren ikuskizuna egongo da eta ordubete beranduago saiheski-jana egingo dute, Francisco eta Antonio Davila anaien eskutik. Azkenik, Niño de la Rivera talde flamenkoaren saioa egongo da, 23:00etatik aurrera.
Zapatua, hilak 14, izango da egun handiena. 11:00etan haurrendako –14 urtera arte– argazki lehiaketa egongo da eta 13:00etan Antonio Valor elkarteko presidentearen agurra. Arratsaldean musika eta dantza izango dira protagonista: Virgen de Guadalupe (18:30), Corazon de Encina elkartean sortutako Es lo que hay taldea (19:30) eta Al-Andaluseko Alegria de la Sierra (20:15). Gero, 21:30ean, bazkide guztiendako afari handia egingo dute. Azkenik, Galdokik gidatutako dantzaldia egongo da goizaldera arte.
Domekan, amaitzeko, bota edaleen txapelketa eta mahai-jokoen finalak jokatuko dira, besteak beste.