Ligako bi talde indartsuenak lehiatu ziren zapatuan: gol gehien egin duen taldea (Mondra) eta gol gutxien jaso duen bigarren taldea (Mariño).
Arrasateko neskek sortu zituzten gol aukerak, baina ez zuten asmatu. Mariñok ere izan zuen aukerarik, batzuk gainera, etxekoenak baino askoz garbiagoak. Baina, ez zuten golik egin.