Egubakoitzean Ibizako Montcada taldearen aurka jokatu zuten arrasatearrek. 31-41 galdu zuten Orgazen mutilek. Zapatuan, atzo, Santa Feren aurka lehiatu ziren eta 12 goleko aldearekin galdu zuten: 25-37. Gaur jokatu dute azkeneko lehia. Puig D'en Vallsen aurka 34-19 galdu dute.
Gainerakoak, indartsuagoak
Orgaz entrenatzaileak azaldu du gainerako hiru taldeak fisikoki indartsuagoak zirela. Hala, lehenengo zatietan ondo eutsi duten arren, bigarren zatiko azkeneko 15 minutuetan "gainetik pasa zaizkigu". "Banakako lehia guztietan gailendu zaizkigu", azaldu zuen.
"Nik uste dut fase polita jokatu dugula, ondo ibili gara baina gu baino askoz ere maila handiagoko taldeak izan dira hirurak", azaldu du Orgazek.