Hilaren bian hasi ziren horretan eta maiatzaren 20ra arte egongo da aukera.
AEDren egoitzan jasoko dute materiala, eta bestela AEDko langileak pasako dira materialaren bila behar den tokira.
Euskara elkartetik adierazi dute berdin dela liburu eta CD-ak zaharkiturik badaude, eta umeendako eta nagusiendako direnak, denak hartuko dituztela gustura.