Lasagabaster Gazte Modan ostu dute

Irati Goitia 2011ko mai. 5a, 16:00

Herenegun gaualdean izan zen lapurreta Arrasateko Lasagabaster Gazte Moda dendan. Lapurrek sarraila indarrez hautsi zuten lokalera sartzek eta denda barruan zegoen arropa eta oinetako gehienak eraman zituzten. Lasagabaster dendakoa ez da gurean izan den lapurreta bakarra. Azken asteotan izan dira beste hainbat saltokitan ere.

Herenegun gaualdean izan zen lapurreta Arrasateko Lasagabaster Gazte Moda dendan. Lapurrek sarraila indarrez hautsi zuten lokalera sartzeko. Dendak duen alarma ez zen martxan jarri, izan ere, alarma esparatrapuz estalia zegoen, eta, ondorioz, ez zuen jo. Dendako jabeek adierazi digute, eurek uste dutela, lapurrek saltokia zabalik zegoenean estaliko zutela alarma esparatrapuz saltzailea ohartu barik.

Lapurrek dendan zegoen arropa eta oinetako ia guztiak eraman zituzten. Miren Lasagabaster jabeetako batek esan digu, lapurrek oinetakoen kaxak hustu eta barruko zapatak eraman zituztela. Arropak ere pertxetatik kendu eta pertxak hutsik utzi zituzten. Gaineratu digu marka garestienetako produktuak eraman zituztela. Diruari dagokionez, diru-makinan zuten apurra eraman zuten: 30 euro.

Lasagabasterrekoak ez ziren gertatutakoaz hurrengo egunera arte ohartu. Izan ere, erakusleihoa bere horretan zegoen. Dendako saltzailea hurrengo egunean atea zabaltzera zihoala ohartu zen sarraila hautsita zegoela eta orduan konturatu zen gertatutakoaz.

Miren Lasagabasterrek esan digu orain dela 15 egun ere sarraila behartuta aurkitu zutela, baina orduan ezin izan zirela lapurrak dendara sartu. Oraingoan bai, ordea. Gaineratu digu, bere iritziz lapurrek ondo pentsatuta zutela guztia.

Beste saltoki batzuetan ere lapurretak

Lasagabaster dendan gertatutako lapurreta ez da gurean azkenaldian gertatu den bakarra. Arrasaten aurreko asteko eguenean pertsona bat labanaz sartu zen Musakolako Gasolindegira eta bertako langilea mehatxatu zuen, dirua emateko eskatuz. Aurreko astean bertan, era horretako beste gertaera bat eman zen Bergarako Xamartin kirol dendan. Gizonezko batek laban batekin mehatxatu zuen hango ugazaba. Ertzaintzak jakinarazi digu, egun eta ingurune berean, hiru autoetan ere lapurtu zutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak