Arrasteko gimnastak Espainiako aerobik txapelketan zapatuan Logroñon

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko maiatzaren 5a

Zapatuan jokatuko da Logroñon aerobikeko Espainiako txapelketa. Aurrez sailkatutako Espainia osoko gimnastak elkartuko dira eta han izango dira Arrasateko Dragoi gimnasia erritmikokok ere.

 

Honako hauek joango dira Arrasatetik:

 

  • Aerobik, bikoteka, 4. mailan: Onintza Larrinaga eta Aintzane Rodriguez.
  • Aerobik, hirukoteka, 4. maila: Ane Ormaetxea, Olatz Fernandez eta Nerea Otxoa.
  • Aerobik, taldeka, 4. maila: Naiara Zabarte, Jone Goikolea, Leire Poyato, Leire Gonzalez eta Saioa Arriola.

 

Txapelketa zapatuan, 10:00tatik 14:00etara eta 16:45-19:30era jokatuko da. Lehen mailatik 8. mailara arteko bikote, hirukote zein taldeak parte hartuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak