Hogjaw taldea Arizona beroan sortu eta eskolan zeudenetik elkarrekin jotzen duten kideek osatzen dute. Besteak beste, Four Horsemen, Supersuckers eta Nine Pound Hammer bezalako taldeen tankerako musika egiten du Hogjaw-ek. Antzokiko arduradunen esanetan, ikuslegoa "txundituta" geratzeko moduko taldea da.
Arima Beltza taldeko abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiekturik berriena da Jon & Sugramas. Ekaitz Garmendia, Ivan Hernandez eta Andoni Mujika aspaldiko lagunekin batuta, Elgoibarko musikariak rock eta blues estiloko abestiak tartekatu ditu lan berri honetan.
Guztira hamaika abestiz osatutako lana da bihar taldeak Amaia Antzokian taularatuko duena: euskarazko lau abesti, ingelesezko sei eta minutu eta erdiko kantu instrumental bat.
Fredi Pelaez eta Keu Agirretxea musikari beasaindarraren eta ondarrutarraren, hurrenez hurren, kolaborazioarekin, taldeak lana borobildu duela esan daiteke.