Udarako kamiseta berriak egiteko asmoz, diseinu lehiaketa deitu du AGAKOk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 5a

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak –AGAKO– udarako kamisetak atera gura ditu, eta horretarako kamisetok diseinatzeko txapelketa deitu dute, lehenengoz. Diseinuak maiatzaren 31a baino lehen bidali beharko dira arrasatekogaztetxea@gmail.com helbide elektronikora. Diseinu gustukoenekin udarako tirantedun kamisetak aterako dituzte. Diseinu irabazleak aukeratzeko kontuan hartuko dira arrasatearren iritziak, hau da, gaztetxearen webgunean bozkatzeko aukera izango dute diseinuak sarera igotzen doazen heinean.

 

Hauek dira lehiaketaren baldintzak: diseinuak gehienez bi koloretan egin beharko dira, kamisetaren kolorea zein izango den kontuan hartu gabe. Diseinuak maiatzaren 31a baino lehen bidali beharko dira arrasatekogaztetxea@gmail.comHelbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora. Eta azkenik "ahal den heinean" diseinu "oso konplikatuak" ez izatea ere baloratuko dute: "Gaztetxean serigrafiatuko ditugu eta ez gara profesionalak" adierazi dute gaztetxearen webgune berrian. Saria egongo da: irabazleak berak egindako kamisetaz gain, ortuko produktuekin osaturiko otzara eramango du diseinu onenaren egileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak