Linea berri horrek sei bidaia egingo ditu Arrasate, Elorrio, Durango eta Bilbo artean autobidetik. Akordio hau indarrean egongo da 2012 urtearen amaierara arte eta modu automatikoan luzatu ahal izango da urtebeteko aldietan. Linea berri hau eta Mutriku eta Bilbo lotuko dituena, abian jartzeko, Gipuzkoako Foru aldundiak 242.100 euro jarriko ditu bi urte hauetan.
Ordutegiak
Arrasatetik Bilborako zerbitzuak 7:45, 8:45, 9:45, 13:45; 19:45 eta 20:45tan izango dira eta Bilbotik Arrasatera berriz 6:00, 7:00, 8:00, 12:00,18:00 eta 19:00tan.