Goiena Telebistak jasotako erreakzioak
Auzitegi Gorenak Bilduren ilegalizazioari buruz hartu duen ebazpenaren harira, Arrasateko hainbat alkategai eta ordezkari politikok euren iritzia eman dute Arrasate Irratian. (Adierazpen hauek Bilduk Bilbon 11:30ean egin duen prentsaurrea baino lehen jaso ditugu. EAko Pello Urizarrekin berba egin dugu baina prentsaurrekoa baino lehen ez duela adierazpenik egingo esan digu, eta Alternatibako Ander Rodriguezi ezinezkoa izan zaio gurekin telefonoz egotea).
Arrasate Irratiko goizeko zuzeneko irratsaioa bukatuta izan gara EAko Pello Urizarrekin. Urizarrek epaileen erabakiaren gaineko balorazio negatiboa egin du; haren hitzetan berretsi egin da erabaki juridikoa baino politikoa dela, gaineratuz, aurrera jarraitzeko gogoarekin daudela. Jarraian duzue Pello Urizarrekin izandako solasaldi osoa entzungai.