Ortuko produktu ekologikoak etxera, Ibai-Arteren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 2a

Ibai-Arte merkataritza elkarteak ekimen berri bat abiarazi du maiatzean. Hilabete osoan zehar, gaur hasi eta hilaren 31ra arte, elkarteko kide diren saltokietan Ibai-Arte txartela erabiltzen dutenek baserriko produktu ekologikoak dastatzeko aukera izango dute. 

Hau da, erosketa bakoitzeko bost euroko erosketa txartelak zozketatuko dituzte. Txartelok maiatzaren 21eko baserritarren azokan edo asteroko merkatuan dauden baserritarren saltokietan trukatu ahalko dituzte, uztailaren 31a bitartean.

300 erosketa txartel

Ibai-Artek 300 erosketa txartela zozketatuko ditu bezeroen artean, hau da, 1.500 euro zozketatuko ditu baserriko produktu ekologikoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak