Emakume bat eroan dute Arrasateko ospitalera, GI-627 errepidean istripua izan ostean

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 1a

Arrasaten izan da istripua 21:00etarako minutu gutxi falta zirela, GI-627 errepidean. Ertzaintzatik jakinarazi digutenez, Opel Corsa bat errepidetik irten da, eta kolpearen ondorioz, emakume bat ospitalera eroan behar izan dute.

Autoa errepidetik kanpo dago, eta ez dago auto ilararik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak