Atzo, egubakoitza, Herri Arteko Txapelketa jokatu zen Uarkapen eta Arrasateko pilotariek erakustaldi polita eskaini zuten Errenteriakoen aurrean. Kadete mailan, Aitor Etxezarreta eta Julen Moronek 22 eta 17 irabazi zuten. Jubeniletan, Beñat Arabaolaza eta Oier Agirre erraz nagusitu ziren (22-8). Eta seniorretan, Ibai Bolinaga eta Aitor Agirrek ere garaipena lortu zuten (22-5). Hurrengo zapatuan Errenteriara joango dira Arrasateko pilotariak joaneko partiduak jokatzera, 17:00etan hasiko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.