Ortua etxera eramateko 300 txartel zozketatuko ditu Ibai-Artek

Irati Goitia 2011ko apirilaren 27a

Ibai-Arte, Arrasateko merkatarien elkarteak, kanpaina berri bat jarriko du abian maiatzean: ‘Ibai-Artek ortua etxera eramaten dizu’ izenekoa. Bost euroko balioa duten 300 erosketa txartel zozketatuko ditu Ibai-Artek, baserritarren produktuengatik trukatzeko.

Bezeroek elkartekide diren saltokietan Ibai-Arte txartela erabiliz gero, baserritarren produktuengatik trukatu ahal izango dituzten bost euroko erosketa txartelen zozketan parte harte hartu ahal izango dute; maiatzaren 1etik 31ra bitartean egongo da horretarako aukera.

Erosketa txartel horiek, hileko hirugarren larunbatean ospatzen den baserritarren azokan ezarritako saltokietan edo Arrasateko merkatuan dauden baserritarren saltokietan erabili ahal izango dira uztailaren 31ra arte.

Guztira, Ibai-Artek 300 erosketa txartel zozketatuko ditu (1500 euro baserriko produktuetan trukatzeko).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak