Joan zen hilaren 16an egin zuten Tramuntana Ultratrail mendi lasterketa. Distantzia luzean (106km-ko luzera eta 4500m-tako desnibel positiboa) Luis Mari Ugartek hartu zuen esku. Andratx herrian hasi zuten lasterketa, eta Pollençan amaitu zuten; tartean Valldemossa, Sóller eta Lluc herriak pasatu zituzten.
Hala, Luis Mari Ugartek 16 ordu eta 13 minutuko denbora egin zuen.
Patxi Salidok, berriz, 62 kilometroko lasterketan hartu zuen esku. Hor, korrikalariek Valldemossatik Polençara egin zuten korrika. Eta proba horretan 9 ordu eta 24 minutu egin zituen.