Lau lagun zauritu dira Arrasateko etxe bateko sukaldean piztutako suaren ondorioz

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 23a

Lau pertsona zaurituta gertatu ziren atzo, egubakoitza, arratsaldeko lehen orduan Arrasateko etxe batean. EFE berri-agentziak aditzera eman duenez, sukaldean ari zirela, zartagin batek su hartu zuen eta ondoren sukaldeko altzariak piztu ziren.

Ondorioz, pertsona batek erredurak jasan zituen beso batean eta beste hiru, kea arnastearren zauritu ziren. Bizkaia Etorbideko bigarren zenbakiko lehen solairuko etxean gertatu zen sutea.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu ziren, 15:30ak inguruan lortu zuten sua itzaltzea eta zaurituak Debagoieneko Eskualde Ospitalera eroan zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak