Kristauek gurutze-bidea ospatu dute Mondragoen

Ander Monedero 2011ko apirilaren 22a

Fededunek goizeko 8etan hasi dituzte Ostiral Santuko opakizunak. Portaloian elkartu eta Santa Barbarako Goikobalu zelaigunean bukatu dute gurutze-bidea.

Ibilbidean zehar, guztira, 14 geldialdi egin dituzte eta geldialdi bakoitzean Jesukristok bere gurutzefikapena baino lehen egindako etapen pasarteak irakurri dituzte.

Ostiral Santu betea

Goizekoa ez da gaur Arrasaten egingo den ospakizun bakarra, izan ere, Uribarriko eliztarrek 11etan egingo dute euren Gurutze Bidea. Arratsaldean herriko lau elizatan ere meza egingo dute: San Juanen, Concepcionistasen, San Andresen eta Santa Teresan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak