Bildu koalizioa ordezkatuko dituzten arrasatearrak aurkeztu dituzte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko api. 20a, 21:55

Arrasateko Bildu koalizoak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko dituzten gizon eta emakumeak zeintzuk izango diren aditzera eman ditu gaur arratsaldean Kulturaten egindako ekitaldian. Bildu, koalizio eredu "berri" bat dela adierazi dute, "berritzailea, bizi ditugun garai berriekin erabat lotzen dena".

Arrasateko Bilduren aurkezpenean aurpegi berriak izan dira nagusi, orain arte EA eta Alternatiba alderdietako kide izan diren zenbait politikari ezik. Azken lau urteotan zinegotzi izan diren Ander Rodriguez –hirugarrena zerrendan– eta Pello Urizar ere han izan dira. Gainerakoen artean, independiente moduan aurkeztu diren herritarrak nagusi.

"Ezustekoa emango dugu"

Ekitaldian Inaxio Azkarraga-Urizar zerrendaburuak hartu du hitza: "Argi dugu batasuna beharrezkoa dela Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa eskura ditzan. Garbi daukagau Bilduk ezustekoa emango duela. Bildu koalizioan elkartu garen gizon-emakumeok gogotsu eta ilusioz beteta gaude Arrasaten datozkigun erronkei aurre egiteko". Honakoa gaineratu du Azkarraga-Urizarrek: "Badakigu herritarrak asper eginda daudela alderdien arteko zatiketekin, interes alderdikoiak herri interesen gainetik jartzen dituztenekin, asper eginda daudela herri gisa eta eguneroko bizitzan ditugun arazo larriei erantzuteko gaitasunik erakusten ez duen klase politikoarekin".

Bideoklipa interneten ikusgai

Ekitaldia hasi baino lehen Bildu koalizioak atera berri duen bideoklipa jarri dute ikusgai.

Zerrenda

Hortxe Bildu koalizioak maiatzaren 22ko hauteskundeetara aurkeztu duen zerrenda osoa:

-Bildu-
 1.    D. Ignacio Azcarraga-Urizar Larrea jn.
 2.    Dña. Amaia Miren Maddalen Larrañaga Galdos and.
 3.    D. Ander Rodriguez Lejarza jn.
 4.    Dña. Iraia Sola Arregui and.
 5.    D. Josu Pereda Leceta jn.
 6.    Dña. Maider Morras Azpiazu and.
 7.    D. Omer Arregui Biain jn.
 8.    Dña. Miren Iratxe Zeziaga Mendizabal and.
 9.    D. Juan Antonio Barriocanal Arrieta jn.
10.    D. Joseba Erramun Askasibar Zendoia jn.
11.    D. Kepa Urteaga Garcia jn.
12.    Dña. Miren Josebe Jasone Landaluze Ruiz de Alegria and.
13.    D. Jose Maria Etxabe Otaduy jn.
14.    Dña. Miren Itziar Sampedro Olalde and.
15.    Dña. Ainhoa Gallastegui Martinez and.
16.    D. Eñaut Iturbe Anduaga jn.
17.    Dña. Olatz Altzua Galparsoro and.
18.    D. Beñat Apraiz Gallastegui jn.
19.    D. Jose Antonio Ugalde Mendieta jn.
20.    Dña. Maria Carmen Irazabal Bolinaga and.
21.    D. Pello Urizar Karetxe jn.
Ordezkoak/Suplentes:
 1.    Dña. Cristina Arregui Eguidazu and.
 2.    D. Jose Aitor Astaburuaga Ayestaran jn.
 3.    Dña. Maria Asunción Iturbe Abasolo and.
 4.    D. Patxi Uribarren Azpiazu jn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak