Astelehenean, igerilekua debalde

Ubane Madera 2011ko apirilaren 20a

Datorren martitzenean, apirilaren 26an barik, astelehenean zabalduko dituzte kiroldegiko barruko igerilekuak. Eta kiroldegiko arduradunek iragarri dute, gainera, debalde izango dela barruko igerileku berrituak "estreinatzea". Honako ordutegia izango du: 08:30etik 14:00etara. Nagusien igerilekua eta umeendakoa daude estreinatzeko.

Martitzenetik aurrera, berriz, igerilekuko bonua egin daiteke, edo bestela, egunean eguneko sarrera ordaindu.

Bonuak

Bonuari dagokionez, maiatzetik abendura bitartean ordaindu beharko litzateke: umeak: 48,60 euro; 81,55 euro helduak eta familiarrarengatik 130,15 euro.

Bestalde, bono aldaketa ere egin daiteke, bono lehorretik plusera: umeendako 24,40 euro; helduendako 40,75 euro eta familiarra 65,10 euro.

Eta sarreraren prezioa, berriz, da: helduak 5,50 euro eta umeak 3,10 euro.

Umeendako ikastaroak, beteta

Bestalde, maiatzean hasiko diren ikastaroetako batzuk beteta daudela iragarri dute; umeendakoa, adibidez, hau da,  4 urtetik gorakoen ikastaroa, "jendek gogoa zeukan", adierazi dute kiroldegitik. Hala ere, azpimarratu gura izan dute bigarren txandarako itxaron zerrendan izena eman daitekeela.

0-3 urtekoendako, berriz, talde bat beteta dagoela kontatu dute, baina itxaron zerrenda badagoela, eta jende gehiagok izena emqaez gero, balitekeela beste talde bat sortzea.

Bukatzeko, helduendako lekua badago ikastaroetan, eta Aquagym-en arratsaldeko taldea sortu den arren, lekua ere badago oraindik. Eta goizeko taldea momentuz ez da sortu, gutxieneko kopururik ez dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak