Bestalde, iragarri dute Bergarako Jardun elkartearekin batera antolatzen dituzten Almikeko udalekuetan ere pleku guztiak beteta daudela. Baina oraindik Garaionen badagoela lekua 12-14 urte bitartekoendako.
Kosta ala Kostan badago lekua
Horrez gainera, Txatxilipurdi elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteak animatu gura ditu Kosta ala Kosta izeneko udalekuetan parte hartzera. Garaio urtegiaren inguruan (Araba) hasi eta Zarautzera bitartean egingo dute Kosta ala Kosta udalekua: bertso afariak, sexualitate tailerra, surf ikastaroa, kontzertuak... hori guztiori eta gehiago, 14-16 urte bitarteko gazteendako prestatuta. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 6a izango da, eta prezioa 275 euro.
Arrasateko Txatxilipurdi, Bergarako jardun eta Soraluzeko Pil-pilean elkarteek elkarrekin antolatzen dituzten udalekuak dira horiek.