Aitzol Aramaio zinema zuzendaria hil da

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 25a

Aitzol Aramaio zinema zuzendaria hil da. Atzo goizean bere etxean hilda aurkitu zuten. Heriotza zerk eragin zion aztertzen ari dira, baina bihotzekoak jota hil dela zabaldu da. 40 urte zituen. Aramaio, Arrasaten bizi izandakoa da, gurasoekin batera Mondragoera etorrita. Almenen ikasi zuen. Haren gurasoek arropa-denda dute Mondragoen: Gili-gili.

Hainbat zinema-lan egindakoa da: Terminal film laburra (2002) edota Txokolate apur bat film luzea (2008), azken hau, Unai Elorriagaren SPrako Tranbia eleberrian oinarritutakoa.

Bideoklipak ere grabatu zituen, besteak beste, Berri Txarrak, PLT edo Mikel Urdangarinekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak