Inaxio Azkarraga-Urizar, Bilduko Arrasateko alkategaia: "Sekulako erronka da niretzat eta kostatu egin zait baietza ematea"

Ubane Madera 2011ko apirilaren 18a

Elorrioarra da Inaxio Azkarragar-Urizar (1962), baina ondo ezagutzen du Arrasate, 26 urte daramatza-eta, hemen bizitzen. Hiru seme-alaben aita, Zuzenbidean lizentziaduna da, UNEDetik. Azken sei urteak LAB sindikatuan eman ditu, administrazioko eskualdeko arduradun moduan. Amaia Larrañaga (EA) bigarrena izango da zerrendan eta Ander Rodriguez (Alternatiba), hirugarren.

"Kostatu" egin zaio Bilduko alkategai proposamenari baietz esatea, baina "lanerako gogoarekin eta ilusioarekin" egingo dio aurre erronka berriari.

"Sekulako erronka da niretzat eta kostatu egin zait baietza ematea, baina erronka moduan hartzen dut, ilusioarekin", kontatu dio GOIENAri Bilduko Arrasateko alkategaiak. "Lanerako gogoarekin", datorrela ere esan du. 

Sindikalgintzatik politikara

Izan ere, Azkarraga-Urizarrendako estreinaldia izango da politikagintzara salto ematea, sindikalgintzak jardun izan duelako orain arte: "Esperientzia berria da, baina uste dut lagunduko duela orain arte sindikalgintzan ibiltzeak, ze sindikalgintzan gauza bat egiten da: hitz egin, negoziatu eta akordioetara ailegatu, eta uste dut hori baliagarria dela".

Jakinarazi du oraindik ez dakiela Arrasaten noiz egingo duen alderdiak aurkezpen ofiziala eta hauteskunde-programari dagokionez ere, hori lantzen dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak