Eustateko datuen arabera, populazio aktiboa 10.735 pertsonakoa da (2001eko zentsoan 11.571) eta horietatik 4.701 emakumezkoak (2001eko zentsoan 4.832) eta 6.034 gizonezkoak dira (2001eko zentsoan 6.739); datu horietan oinarrituta dago langabezia tasa.
Udalak hainbat alderdi nabarmentzen ditu.
Hala, sexuen arabera begiratuta, langabeen % 50,33 emakumezkoak dira, eta % 49,66 gizonezkoak;
zenbaki absolutuak begiratuta, 2010eko abenduan baino 55 emakume langabe gehiago dago Arrasaten, eta 22
gizonezko langabe gehiago; berriro ere, 2008ko bukaera arteko joerara itzultzen da, hau da, emakumezko
langabe kopuru absolutoa gizonezkoa baino handiagoa izatea.
Langabezia tasari dagokionez, berriz, orokorra %12,34koa bada, emakumezkoena %14,18koa da, eta
gizonezkoena %10,90ekoa.
Adinari dagokionez, 20tik 59 urte arteko tarte guztietan antzeko langabe kopurua erregistratzen da.
Ikasketen arabera, DBH edo LH1 multzorik handiena izaten jarraitzen dute.
Sektore ekonomikoen arabera, langabe gehien dituztenak zerbitzuen sektorea (712 langabe) eta industria
(412 langabe). Udalaren esanetan, "hau ulertzeko kontuan hartu behar da industrian lanean zeuden pertsona asko, lana galdu eta gero, zerbitzu sektorean lana egiteko interesa agertu dutela INEM-en, industrian ez delako kontratazio mugimendurik somatzen".
Maila profesionalari dagokionez, kualifikaziorik gabeko langileek gehiengoa izaten jarraitzen dute.