Alde batetik, Jhon Ardila kolonbiarrak, Fanny Fuguet venezuelarrak eta Ainara Bilbao euskaldunak saioa eskainiko dute goizean, 11:00etan, Kulturateko areto nagusian. Bestalde, arratsalderako, Lucas Napoles kubatarraren eta Victoria Siedleki argentinarraren saioa iragarrita dago. Jokin Zaitegi gelan izango da, 17:00etan.
Munduko kontu kontalariak jaialdiaren barruan Arrasaten ez ezik, Elorrion, Berrizen, Durangon, Basaurin eta Arrigorriagan izango dira emanaldiak.
Erakusketa Kulturaten
Kulturaten jarraituz, gogoratu apirilaren 20ra arte ikusgai dagoela klaustroan Liburu fantastikoak izenburuko erakusketa.